Lucia Ferminen lanak ikusgai Juan Kruz ile apaindegian
KULTURA // Kale Nagusiko Juan Kruz ile apaindegiko paretetan erakusketa berria dago eskegitaegun hauetan, Lucia Fermin artista donostiarraren lanez osatutakoa. Pintura lanak eta grabatuak dira Ferminek Legazpiko erakusketa areto berezi honetara ekarri dituenak, eta abuztuaren amaierara arte izango ditu ikusgai bertan.













