Zepai omendu dute ostatu izandakoan
Larunbatean Akilino Izagirre Amenabar Zepai bertsolariari omenaldia egin zioten Idiazabalen, bere heriotzaren 50. urteurrenaren harira. Zepai ostatuaren atarian izan zen, Etxeberrialtzo etxean, garai batean bere ostatu izan zen lekuan. Axari dantza taldeak, Birigarro txistulari elkarteak, Euxebio Igartzabal eta Aratz Igartzabal bertsolariek eta herriko kantu taldeak parte hartu zuten.













