Aitor Etxeberriaren pintura eta marrazketa ikastaroa
URRETXU // Aitor Etxeberriak pintura eta marrazketa ikastaroa emango du, urriaren 6tik abenduaren 29ra. Saioak Urretxuko kultur etxean izango dira: asteazkenetan, 18:30etik 20:30era. Izen-ematea astelehenean irekiko da, Urretxuko kultur etxean bertan. Bertako telefono zenbakia 943 03 80 88 da. Kuota hileko 15,50 eurokoa da. Gutxienez zortzi lagunek parte hartuko dute eta gehienez hamabostek.













