Hilaren 14an irekiko dute Segurako udal liburutegia berriro
SEGURA // Segurako liburuzaleek astebete gehiago itxaron beharko dute herriko udal liburutegiaz gozatzeko. Uztailean goizez, eta abuztuan itxita egon ondoren, irailaren 14an irekiko dute eta berriz ere erabilgarri izango da herritarrentzat. Astelehenetik ostiralera zabalduko dute, ohiko ordutegian, 09:00etatik 16:00etara.













