Podologo zerbitzua, hilaren 20an Adin Etxe elkartean
IDIAZABAL // Idiazabalgo Adin Etxe jubilatuen elkarteak antolatuta, podologo zerbitzua izango da aurten. Irailaren 20an izango da, 10:00etatik aurrera. Pandemia aurreko egoerara itzuliko dira horrela. Podologo zerbitzua erabili nahi dutenek Adin Etxe elkartera jo beharko dute txanda hartzeko. Bertan betetzeko eskuorri bat egongo da. Hori bete eta zenbaki txartela hartuko dute erabiltzaileek.













