Dantza kofradiak Igartza ingurua bete du
Igartzako Dantza Kofradiak juntadizoa egin zuen larunbatean, ohiko formatuan: Leire Artola alkateak Beasaingo bandera eman zien eta desfilean Igartzaraino eraman zuten. Bertan, saioa egin zuten, ikusle ugariren aurrean. Pasatxo dantza-maisua ere gogoan izan zuten. Ohorezko kofrade-kidearen ardura izaten zen bandera eramatea. Joseba Sarriegi semeak hartu zion lekukoa.












