Haurren zeramika tailerraren inguruko bilera, bihar Urbietan
KULTURA // Urbieta Arte Plastikoetako Zentroko zeramika eta esmaltea ikastaroan haurrak matrikulatu nahi dituzten gurasoei zuzendutako bilera egingo dute bihar, 18:30ean, tailerrean. Izena emateko beharrezkoa izango da bilerara bertaratzea. Haurrek klaseak asteazkenetan izango dituzte, 17:00etatik 19:00etara.












