Helduentzat dantza ikastaroa antolatu dute Lazkaon
LAZKAO // Oin Arin dantza taldeak eta Lazkaoko Udalak helduei zuzendutako dantza ikastaroa antolatu dute. Urritik ekainera arte luzatuko da, eta entseguak astean behin egingo dituzte: ostiraletan, 19:30etik 20:30era, Areria aretoan. Hemezortzi urtetik gorako edozeinek eman dezake izena, irailaren 30era arte, oinarinlazkao@ gmail.com-era idatzita.












