Aterpen Santi Pelaezen akuarelak ikusgai daude
BEASAIN // Aterpe Tabernan Santi Pelaez margolari hondarribiarraren Segurako ateak erakusketa ikusgai dago. «Ateak elkartzeko eta banatzeko lekuak dira. Artea bezala», dio Pelaezek. Hamalau akuarelatan Segurako hainbat ate jaso ditu, egurrezkoak, zaharrak, astunak eta eguzki loreekin: «Ate hauek margotzea natura hila margotzea bezalako ariketa bat izan da». Urriaren 6ra arte egongo da erakusketa.












