Lurlab-eko 3D inprimagailuekin saioa gaur Ataunen
ATAUN // San Gregorioko Bikarioetxean aldi baterako Lurlab izeneko laborategi-espazioa kokatu dute, makerspace filosofian. Hiru dimentsioko 3D inprimagailuak jarri dituzte, norberak bere sorkuntzak egin ditzan. Haiek erabiltzen ikasteko saioa antolatu dute gaurko, 18:00etatik 19:30era. Edonorentzat da, ez da aurretiko ezagutzarik behar.













