'Amatxo' erakusketa irekiko dute bihar, Urtsuaranen
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak antolatuta, bihar, irailak 25, Amatxo erakusketa irekiko dute Urtsuaranen, 12:00etan. Jose Luis Arzuaga Aierbe artistaren lanak izango dira ikusgai bertan. Arzuagaren ama, Juliana Aierbe, Urtsuaranen jaio zen 1900. urtean, eta Pedro Arzuagarekin ezkondu ondoren, Legazpira joan ziren bizitzera. Erakusketako lanetako ba,t Jose Luis Arzuagak bere amaren omenez egindako marmolezko bustoa da, hain zuzen amaren figura irudikatzen duena.













