Argizpi elkartearen 'Argizaiola' etzi kenduko dute
KULTURA // Argizpi elkartearen Argizaiola argazki erakusketa etzi kenduko dute Igartzako burdinolatik. Arratsaldeetan dago irekita, 18:00etatik 20:00etara. Euskal Herriko Argazki-Elkarteen Federakuntzak antolatutako Argizaiola sarietan hautatutako argazki onenak daude ikusgai.












