Mendia eta gastronomia eskutik, Txusma Perezekin
LEGAZPI // Gastrorutas por los Pirineos liburua kaleratu dute Txusma Perez Azazeta legazpiarrak eta Cesar Barbak eta Eduardo Viñualesek, Ecos Travel Books argitaletxearekin. Liburuak Nafarroako, Aragoiko eta Kataluniako 30 txango jasotzen ditu, toki bakoitzeko produktu gastronomiko batez eta inguruko jatetxeen zerrendaz lagunduta.












