Frontenis txapelketa jokatuko da urriaren amaieran Idiazabalen
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak frontenis txapelketa antolatu du urriaren amaierarako. Gizonenaz gain, aurten emakumeen txapelketa ere izango da. Urriaren 15era arte eman daiteke izena, augarte@idiazabal. eus helbidera idatzita. Izena ematen dutenekin bilera egingo du udalak, partiden egutegia zehazteko. Udalak «dei berezia» egin die emakumeei txapelketan parte har dezaten.













