'Herri txiki infernu handi' saiorako sarrerak agortuta
KULTURA // Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga Legazpin izan dira asteartean Herri txiki infernu handi telebista saiorako elkarrizketak egiten, besteak beste Lakiolako Margari Alberdiri eta Brinkolako Iñaki Azarolari. Saio nagusia hurrengo ostegunean, hilak 14, grabatuko dute Urbeltz pilotalekuan 20:30ean. Bertan, elkarrizketatuak, bi aurkezleak eta Sebastian Lizaso bertsolaria izango dira. Gonbidapenak agortuta daude.












