Irakurle taldeak datorren astean hasiko du ikasturtea
Beasaingo Irakurle Taldeak gaur zortzi hasiko du ikasturtea. Joxean Agirreren Distira eta alderantzia eleberria jorratuko dute. 17:30ean elkartuko dira, Igartzan. Irati Goikoetxeak beasaindar guztiak gonbidatu ditu. Bera izango da solasaldietako gidaria beste urte batez.
Goikoetxearen hitzetan irakurle taldea «sentipen, bizipen, esperientzia eta iritzi trukerako oso gune aberatsa da». Gainera, saio guztiak euskaraz izango dira.
Ikasturtean zehar landuko dituzten liburuak hauek dira, ordenean: Sotoan gordeak, Arkanbeleko kantak, Migrariak, Herriak ez du barkatuko, Nik sinesten dizut, iazko Beasain Idazlan lehiaketako lan sarituak, Epizentroa, Ibaiertzeko ipuina eta Haize lekuak. Hilabetean behin elkartuko dira eta sarrera librea izango da. Beasaingo udal liburutegian mailegagarri daude lan guztiak. Udalaren laguntza du irakurle taldeak.












