Mikel Susperregirekin ipuin kontaketa saioa haur eta gurasoentzat
LEGORRETA // Mikel Susperregik familia giroan gozatzeko haur eta gurasoentzat ipuin kontaketa saioa egingo du, Legorretatik Sestremeneko kobazulora izenburupean. Herri Antzokian izango da hitzordua, asteazkenean, hilak 27, 18:00etan. Ikuskizuna hasi baino 10 minutu lehenago zabalduko dira Herri Antzokiko ateak, eta ordurako han egotea eskatu dute.













