Betzaida Urtatzaren ipuin kontaketa Olaberrian gaur
OLABERRIA // Umeentzat ipuin kontaketa izango da gaur Olaberrian. Betzaida Urtatza idazle eta kontalari legorretarra joango da, eta hiru urtetik 9ra bitarteko haurrentzat egingo du kontakizuna. Burrunba txoria eta Maria eta Amlaren mundu harrigarria ipuinak idatzi eta argitaratu ditu Urtatzak. Olaberriko liburutegian izango da gaurko emanaldia, 17:30ean hasita.












