Etxeko kontsumoa tarifa berrietara egokitzeko saioa
IDIAZABAL // Idiazabalgo Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, etxeko kontsumoa tarifa elektriko berrietara egokitzen ikasteko saio praktikoa egingo dute datorren asteartean, azaroaren 9an, udaletxeko areto nagusian. 17:30ean izango da. Aldez aurretik izena eman behar dute interesa dutenek, argitu@gipuzkoa.eus korreo elektroniko helbidera idatzita edo 628 532 303 zenbakira deituta. Bihar amaituko da izena emateko epea. Tarifa elektroniko berrien funtzionamendua izango dute hizpide.













