Mila Garmendiak Aterperen mugak zabaldu ditu
KULTURA // Mila Garmendia sortzaile itsasondoarrak Larrazken okretan erakusketa zabalik du Aterpe tabernan. Erakusketa formatu txikiko dozena bat akrilikoz osatuta dago. Lanak pigmentu naturalekin landutakoak dira eta pintura eta collagea nahastu ditu paisaia oniriko, ireki eta infinituak sortzeko. Abenduaren 1era arte egongo da.












