Zinema eta argazkia, irudiaren inguruko bi erakusketa ikusgai
LEGAZPI // Abenduaren 2ra arte, paper fabrika zaharrean Zineak 100 urte Legazpin ikus daiteke. Lenbur Fundazioak eta Zine Klub Legazpik antolatuta, zinemak Legazpin duen 100 urtetik gorako ibilbideari buruzkoa da erakusketa. Ostegun eta ostiraletan 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:00etara, eta igandeetan 11:30etik 13:30era dago zabalik. Beste erakusketa Kultur Etxean dago ikusgai, Ikatza elkarteko kideen argazkiak dira, eta gaur da ikusteko azken eguna, 17:30 eta 20:30 bitartean.












