Bi antzerkitarako sarrerak salgai ipini dituzte Ataunen
ATAUN // Bi antzerki emanaldi antolatu ditu udalak Ataunen. Lehenbizi, azaroaren 25ean, 35 huts lana ikusi ahalko da, Herri Antzokian 19:30ean. Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunean, gai hori jorratzen du. Bestetik, Antton Telleriak Nekatutak umorezko saioa egingo du, abenduaren 3an Euskararen Eguna dela eta, antzokian 22:00etan. Sarrerak Sutegin, Urbietan, Troskaetan, Martintxon eta Errotaundin daude salgai, 5na euroan.












