Organo kontzertua egingo du Gabirian Aitor Oleak, etzi
Gabiriako Andre Mari elizako organo barrokoan kontzertua izango da, igandean. Aitor Olea Juaristi organistak (Durango, Bizkaia, 1969) joko du 1804an eraikitako organoa. 18:00etan hasiko da musika emankizuna.
Garai askotako konposatzaileen lanak joko ditu, XVI. mendeko Mudarra, Sermisy, Byrd, Schmid edo Cabezon, XVII.eko Aguilera de Heredia, Bruna, Correa de Arauxo, Sola eta Duron-ekin segi, eta XVIII. nahiz XIX. mendeetako Martin y Coll, Oxinaga edo Errastirekin amaitu.
13 piezako kontzertua da.












