Santa Zezilia gogoratuz, musika asteburu betea
Santa Zezilia ospatzeko aitzakiarekin, musikaz bete dute asteburua Legazpiko musikariek. Larunbatean Goiz Deia txistulari banda, Legazpi Musika Banda, Santikutz abesbatza eta Alaitasuna errondaila kalera atera ziren kalejiran eta kontzertuak egitera, eta igandean Doinua taldeko dultzaina taldeak erronda egin zuen, irudian ikusten den bezala. Atzo, Santa Zezilia egunean, musika eskolako ikasleek eta irakasleek eskolan bertan ospatu zuten eguna.












