Semearen bila dabilen ama baten komedia, Goienizen
KULTURA // Goieniz zineklubak Adieu les cons Agur, baboak filma eskainiko du bihar, 20:15ean. Emanaldia gaztelaniaz izango da. Drama eta komedia uztartzen dituen ordu eta erdiko filma da: Suze Trappet izeneko ama bere semearen bila hasiko da gaixotasun larri bat atzematen diotenean. Semea abandonatu beste erremediorik ez zuen nerabea zela. Bila dabilela depresioak jota dagoen JB eta itsua den Blin pertsonaiak ezagutuko ditu. 2020. urteko film onenaren Cesar saria jaso zuen.












