Bertan behera utzi dute gaurko San Nikolas ekitaldia
KULTURA // Udaleko Kultur sailetik jakinarazi dutenez, gaur arratsaldean Euskal Herria plazan egitekoa zen San Nikolas ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute. Eguraldi iragarpenak eta Covid tasaren ondoriozko egoera hartu dituzte kontuan erabaki hori hartzeko.












