Jasangarritasuna hizpide, biharko pote filosofikoan
ORDIZIA // Jasangarritasunaren bueltan, pote filosofikoa antolatu dute Ordizian. Aritz Gartziak eta Mirene Begiristainek parte hartuko dute, eta parte hartzeko gonbita luzatu dute, ondorengo galdera eginez: Zer aukeratzen duzu? %100ean birziklatutako motxila erostea, porru bat landatzea edo Jeff Bezosekin Martera joatea. Hitzordua, D’áElikatuz zentroan izango da, 18:30etik 20:00etara, bihar, osteguna. Parte hartzeko izena eman behar da potefilosofikoak@gmail.com epostara idatzita.













