Urdaneta kalean asfaltatze lanak egingo dituzte gaur
GIZARTEA // Urdaneta kaleko asfaltatze lanak egingo dituzte gaur. Ordiziako Udalak jakinarazi duenez, trafikoa baimenduko da, baina garraio publikoa Beasain norabidean itxi egingo da, 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldean eta , bihar, ostirala, Joseba Rezola pasealekua asfaltatuko dute baina trafikoa baimenduta egongo da.













