Giza Eskubidea Herrira korto lehiaketaren gala
ORDIZIA // Larunbat honetan, 18:30ean, Giza Eskubideak Herrira VI. Nazioarteko Korto Lehiaketako Gala Nagusia ospatuko dute Ordiziako Barren Kultur Etxean. Bertan, edizio honetako korto onenaren saria, sari gaztea eta Goierriko korto onenaren saria banatuko dira. 13 urtetik gorakoentzat da ekitaldia, eta gonbidapenak hartu beharko dira, 629 210 952 telefonoan.













