Malen eta itsas izarra ipuin kontaketarako izen-ematea
SEGURA // Abenduaren 30ean Malen eta itsas izarra ipuin kontaketa eta tailerra egingo da Baratze pilotalekuko soinketa gelan, Betzaida Urtaza legorretarraren ipuina landuko dute. 4-8 urte artekoentzat 16:30ean izango da jarduera, eta 9-12 urte artekoentzat, aldiz, 18:30ean. Sarrera doan izango da baina aldez aurretik izena eman behar da liburutegian, abenduaren 28a baino lehen.












