Kawa Leaumaren senideei laguntzeko diru-bilketa martxan
KIROLA // Ampo Ordiziako eta Espainiako selekzioko jokalari Kawa Leauma zenaren familiaren aldeko diru-bilketa jarri du martxan Matthew Foulds errugbi jokalari britainiarrak. Diru ekarpena gofundme.com webgunearen bitartez egin daiteke. Leauma joan den astean hil zen ezbeharrez Herbereetan. Espainiako Errugbi Federazioa eta Ordizia Rugby omenaldi bat prestatzen ari dira elkarlanean.













