Ezohiko etxebizitzen OHZn errekarguaren salbuespen eskaria
EKONOMIA // Ezohiko etxebizitzak ez direnetan %50eko errekargua ezarriko du udalak aurten ere Ondasun Higiezinen Zergan. Errekargu horrek 352 etxebizitzei eragingo die, jabearen ohiko bizileku ez direlako, baina zerrenda horretan sartutakoek alegazioak aurkezteko aukera dute. Horretarako, udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo beharko dute. Alegazioetarako epea otsailaren 28an amaituko da.












