Joku txapelketa egingo dute Adin Etxe Elkartean
IDIAZABAL // Adin Etxe jubilatuen elkarteak karta, joku eta toka txapelketa antolatu du. Astelehenean hasiko da, otsailaren 28an, eskoba txapelketarekin. Martxoaren 1ean punttu eta mus txapelketa egingo da, eta martxoaren 3an, berriz, toka eta txintxon txapelketa. Azkenekoa, seiko urre txapelketa, martxoaren 4an izango da. 16:30ean izango dira txapelketa guztiak. Elkartean eman behar da izena.













