Otsaileko osoko bilkura egingo du Udalbatzak
ORDIZIA // Otsailari dagokion osoko bilkura egingo du Ordiziako Udalbatzak, gaur, 18:00etan hasita. Mahai gainean, gai ugari, 12 puntuko bilkura izango da: berdintasunaren aldeko eta indarkeria matxistaren aurkako konpromisoa onartzea; Osakidetzari doako lagapen bidez ematea Etxezarreta kaleko 11ko lokala, osasun zentroa handitzeko; Martxoaren 8ko udal adierazpena; eta Osasun Mentaleko Udal Plana egiteko Podemosen proposamena, besteak beste.












