Irizarrek 2020ko karbono aztarnaren ziurtagiria lortu du
ORMAIZTEGI // Irizar Taldeak Ormaiztegin duen lantegiak 2020ko jardueraren karbono aztarnaren ziurtagiria lortu du, iaz egiaztatua. Igorpenen balorazio eta kalkulu xehatua egin dute eta Espainiako Klima Aldaketaren Bulegoak egiaztatu du. «Klima aldaketa da aurre egin beharreko erronka nagusietako bat, eta Irizarren gure ibilbide orria diseinatzen ari gara mugikortasun iraunkorraren eragile global bihur dadin, bai hirikoa, bai distantzia ertain eta luzekoa», adierazi du ohar bidez taldeak.












