Biziolaren aurkezpena, bihar Seguran, 19:30ean
SEGURA // Goierriko ekonomia sozial eraldatzailean oinarritutako Biziola proiektua bihar aurkeztuko dute Seguran. Txanbolinpen izango da, 19:30ean. Bazkide egiteko aukera edo ekarpen ekonomikoa egiteko aukera izango dute herritarrek bertan. Herriz herri ari dira proiektua aurkezten azken asteotan. Gaur ere lau herritan egingo dituzte: Idiazabalen 18:00etan udaletxean, Ordizian 18:00etan udaletxean, Legorretan 18:00etan udaletxean eta Ormaiztegin 18:30ean Gizarte Etxean.













