Ekhi Irribarriak Goñi txapelketa irabazi du
Ekhi Irribarria pilotari aramarrak Zumarragako Goñi txapelketako lau t’erdikoa irabazi zuen apirilaren 13an. Goñi txapelketa, amateur mailan antolatzen direnen artean garrantzitsuenetakoa da. Irribarria 22 eta 21 nagusitu zitzaion Unai Amiano irundarrari. Oso partida ona jokatu zuten.












