Bareakeko dendek prezio zehatzaren jolasa antolatu dute
EKONOMIA // Bareakeko dendek prezio zehatzaren jolasa egingo dute herritarren artean astelehenetik aurrera. Erakusleihoetan pegatina bereizgarri batekin hainbat produktu nabarmenduko dituzte eta parte hartzaileek produktu horien zenbateko totala asmatu beharko dute. Gehien hurbiltzen denak 600 euro irabaziko ditu.













