Araman 'Mesede bat egitearren' antzerkia ikusgai izango da
ARAMA // Antzerki saioa izango da bihar, 19:00ean, Gaztaintxota Kultur Elkarteak antolatuta. 30 urteko eskarmentua duen Trapu Zaharrak antzerki konpainiak, Mesede bat egitearren lana aurkeztuko du. Umorezkoa da taldearen proposamena, baina, gaiari begiratuta, publiko helduarentzako aproposagoa izan daiteke. Alderdi bateko militanteek hauteskundeak salbatzeko egiten dituztenak kontatzen du.












