Irrintzi Eguna ospatuko dute azaroaren 5ean
ZUMARRAGA // Irrintzi dantza taldeak Irrintzi Eguna ospatuko du azaroaren 5ean Urretxuko eta Zumarragako kaleetan. Irrintzi taldekoek dantza ikastaroa, jolasak, poteo girotua, bazkari herrikoia eta erromeria egingo dituzte. Bazkarirako txartelak Urretxuko Buhame tabernan eta Zumarragako Hirukia tabernan jarri dituzte salgai. Umeentzako menua ere egongo da, 13 euroan.












