Elkarretaratzea deitu dute euskal presoen eskubideen alde
ORDIZIA // Etxerat-ek deituta, astelehenero 20:00etan elkarretaratzea egiten da Ordiziako toki ezberdinetan euskal presoen eskubideen alde. Datorren astelehenean, urriaren 10ean, Olano taberna parean izango da. Hurrengo hitzorduak honakoak dira: 17an, Garagartza plazan; 24an, Eguzki atean. Hau da, Urdaneta kaleko 1. zenbakian; eta 31n, tren geltokiaren aurrean.












