'Arriarandik sortzen' ekimena egingo dute bihar Intxaurpen
KULTURA // Arriaran biziberritzeko urrian zehar egiten ari diren ekintzen barruan, bihar eguerdian (12:00), literatura, poesia eta filosofia uztartzen dituen Arriarandik sortzen ekimena egingo dute Intxaurpe elkartean. Mikel Urdangarinek, Aratz Aranburuk eta Iker Sanchok parte hartuko dute saioan, bakoitzak bere jakintzatik erakusteko duena plazaratuz.













