1.000 euro minbizia ikertzeko
Urretxuko eta Zumarragako Geltokietako merkatariek bularreko minbiziaren aurkako astean antolatu zituzten ekitaldietan —irudian, azoka solidarioa— 1.000 euro bildu dituzte. Diru hori bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoa duten emakumeen aldeko Katxalin elkarteari eman diote dohaintzan. Biodonostia zentroaren bidez minbiziaren ikerketara bideratuko dute dirua.













