Treba Gurasoak egitasmoak hiru ikastaro antolatu ditu Goierrin
Gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarritako Treba Gurasoak egitasmoaren barruan, Leire Cano trebatzaileak gidatuko dituen hiru tailer antolatu dituzte Goierrin datozen asteetarako.
Lehen tailerra hilaren 22an izango da, Zegaman, eta Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean gaia landuko dute. Anduetza parketzean, 17:30etik 19:00etara izango da hitzordua. Haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako tailerra da, eta izena eman behar da parte hartzeko: liburutegia@zegama.eus.
Seguran izango da hurrengo tailerra, otsailaren 1ean, Haur eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola zaindu seme-alaben emozioak izenburuarekin. Kultur etxean garatuko da, 17:00etatik 18:30era, hau ere haur eta nerabeen gurasoei zuzenduta. Izena emateko: bulegoa2@ segura.eus edo 943 80 10 06.
Amaitzeko, Jolasa, haurren garapenerako gakoa. Nola izan haurren bidelagun kontziente izenburuko tailerra otsailaren 14an izango da, Idiazabalgo udaletxean, 18:00etatik 19:30era bitartean. Hirugarren tailer hau ere haurren gurasoentzako da. Izena emateko: berdintasuna@ idiazabal.eus.













