Bi goierritarren irudiak, aldundiaren egutegian
GOIERRI // Imanol Zubiaurre beasaindarraren eta Miguel Cavero ordiziarraren argazkiak sarituak izan dira Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2023ko egutegiaren argazki lehiaketan. Gipuzkoa koloretan gaitzat hartuta jokatu da aurten Gipuzkoako Foru Aldudiaren 2023ko egutegiaren argazki lehiaketa. Simon Arrigainek Hondarribian ateratako argazki batekin irabazi du lehiaketa. Baloratu dituzten arloen artean daude irudien kalitate tekniko zein artistikoa eta aurtengo gaiarekin duten lotura.













