Juan Carlos Martinek irabazi du Goierriko xake txapelketa
GOIERRI // Larunbatean Goierri elkartearen xake txapelketako azken hiru partidak jokatu ziren, Urretxuko Eire tabernan. Bigarren edizio hau Juan Carlos Martinek irabazi du (5,5 puntu). Bigarren postuan Carlos Legaristi sailkatu da (5 puntu) eta hirugarrenean Ketxus Amenabar (5 puntu) izan da.













