Diagnostikoa gaur aurkeztuko du Lazkaoko EH Bilduk
LAZKAO // Datorren urteko udal hauteskundeei begira, Lazkaoko EH Bilduk bere egitasmoa osatzeko inkesta bat burutu du, herritarren eta eragileen ekarpenak jasotzeko. Iritzi horiek jendaurrean erakutsiko dituzte gaur, osatu duten diagnostikoaren aurkezpena herri batzar batean eginda. Gaur 19:00etan, Lazkaoko kultur etxean egingo dute batzarra.













