Elene Lete eta Nahia Garrido, Gipuzkoarren Kirola sarirako hautagai
Elene Lete futbolari zumarragarra eta Nahia Garrido igerilari urretxuarra Gipuzkoarren Kirol sarirako hautagaiak dira. Gipuzkoarren Kirola sari herrikoia da, eta abenduaren 8ko 00:00ak baino lehen bozkatu behar da Gipuzkoa.eus webgunearen kirol atalean. Beasaingo Kirol Elkartea ere hautagaien artean da.
Lete Realeako atezaina da, eta 20 urtez azpiko Munduko Txapelketa irabazi du Espainiako selekzioarekin. Harekin batera Realeko beste lau jokalari daude izendatuta.
Garrido, berriz, marka guztiak puskatzen ari da igeriketan, eta bizkar estiloan eta tximeletan nabarmentzen da batez ere. Pasa den astean Rotterdamen (Herbehereak) aritu da lehian.
Beasaingo KE ere bai
Beasain Kirol Elkarteko futbol talde nagusia ere hautagaien artean. Espainiako Ligako 2.B mailara igotzeagatik dago izendatuta taldea.













