Basurde uxaldia egingo da igendean, Aizkorri inguruan
GOIERRI // Gipuzkoako eta Arabako partzuergoek basurde uxaldia antolatu dute astebururako, San Adrian kobazuloaren eta Oltzaren artean, hain zuzen ere. Horregatik, San Andriandik Oltzara arteko bidea saiesteko eskatu dute. San Adrinetik Aitzgorrira maratoiko bidetik eta Urbira Aitzgorritik bueltan joatea gomendatu dute. Zumarraunditik Urbira joateko, berriz, pistatik joatea eskatu dute. Bidean abisuak jarrita egongo dira.













