Adur Ezenarro alkategaiaren aurkezpena, 18:30ean
POLITIKA // Ordiziako EH Bilduk Adur Ezenarro Agirre alkategaiaren aurkezpena egingo du gaur, Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan, 18:30ean. Azaroaren 26ko batzarrean berretsi ondoren, bere hautagaitza aurkeztu zuen Ezenarrok. 2015eko ekainetik Ordiziako EH Bilduko zinegotzia da, eta Ordiziako alkatea 2019ko udal hauteskundeetatik. «Duela lau urteko ilusio berarekin» egingo du lan.












